Begira zer dioen Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak eraginkortasun hitzari buruz:
iz. 1. Eraginkorra denaren nolakotasuna. 2. EKON. Proiektu baten errentagarritasuna, kostu/irabazi ratioen bidez adierazten dena. 3. ZUZ. Indarrean dagoen lege positiboak arautzen duen arloari egokiro erantzuteko gaitasuna, sarri erabileran eta hiritarren onarpenaz neurtzen dena.
Hiru definizioetatik, zein uste duzu egokitzen dela hobekien Publizitatearen Eraginkortasun kontzeptura?
Iragarki bat “eraginkorra” dela esaten badugu, zer ari gara esaten benetan?
Eta azkenik, gogoan hartu azken bolada honetako kanpaina publizitarioak. Atrebituko zinateke bata edo bestea eraginkorra izan dela esatera? Zein? Eta zergatik?
*Hiru definizioak ikusita, egokiena nire ustez, bigarrena da.
*Iragarki bat eratzean igorlea, hau da, egilea kostu batzuk ordaindu beharko ditu. Honen ordez, iragarki honi esker igorle honek diru sarrera kantitate bat kobratuko du. Diru sarrera ona izan bada, iragarkia eraginkorra izan dela esango dugu, beraz, eraginkortasuna eta irabaziak bat etorriko dira.
*Krisian sartu berriak gara eta honen ondorioz, autoen salmenta bataz beste %49 jaitsi da pasadan urtetik hona. Nire adibidea Ford markak egin duen kanpaina da orain dela 2 edo hiru hilabete. Salmenta txarrak zirela eta bere kotxe guztiak prezio osoaren %25eko deskontua egin zioten eta tv-tan egindako spot-aren bitartez (besteak beste imaginatzen dut) stock-an izan duten erdia saldu dute (Espainia mailan).
Beraz, testuingurua kontutan izanda, publizitatea eta estrategia ausarta hori eraginkorra dela esan dezakegu, nire ustez behintzat. Hemen ford-en inguruko kanpañari buruzko informazio gehiago:
http://www.marketingnews.es/Noticias/Bienes_duraderos/20081222002
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario