viernes, 27 de febrero de 2009

Eraginkortasuna eta internet


Zure hamabost minutuko bidaia horretan, dudarik gabe, publizitatearekin egin duzu topo. Gogora dezakezu…

a) Ze publizitate formatu topatu duzun? (banner, pop-up, spam…)
b) Ze markarekin egin duzun topo?
c) Mezu/edukiren batek zure atentzioa deitu du?
d) Publizitatearen aurrean men egin al duzu? Hau da, banner batek proposatzen zizuna jarraitu duzu, iragarle baten webgunera ailegatu zara?

Buelta zaitez orain ibili zaren orri edo dena delakoetara. Erreparatu publizitateari. Hor zegoen, ezta?

e) Zure esperientzia hau eta aurrekoak kontuan hartuta, interneteko publizitateaz ze balorazio egiten duzu? Eraginkorra ote da? Asko/gutxi ikusten da? Erakargarria da? Hausnartu honen ingururan beste medioak kontuan hartuta.

*Hasiera batean, ez dut publizitatea ikusi, izan ere, beti sartzen naiz leku beretsuetan eta beti informazio bila noa zuzen zuzenean beste gauzei kasu egin gabe.

Hala ere, egon naizen helbieetan berriz ere bueltatzean eta hobeto fijatzean ikusi izan dut publizitatea. Bisitatu ditudan orrialde guztietan banner ugarirekin topo egin dut, soilik banner-a agertu zait. Banner gehiena goikaldean edo eskuinean agertu zait. Posta elektronikoan ere 3 spam eskutitzak jaso ditut zerbait publizitatzen.
Banner-a Mutua Madrileñarena, Final Four Berlin 09-na, telefonika, loteria eta on-line apustuak eta Eusko Jaurlaritzarena izan dira besteak beste. Eta Spam-a ofertix-ekoa izan da. Lehen esan dudan moduan, publizitate guzti hau ez dit atentziorik deitu, ez diot inoiz jaramonik egiten. Posta elektronikoko spam-arekin berdina gertatzen zait, ezta ireki ere ez dut egiten, zuzenean borratu egiten dut.

Internet-en erabiltzen den publizitate hau, nire ustez ez da bat ere erakargarria, nire balorazioa kontu honetan txarra dela esango nuke. Erabiltzaile asko eta askok ez dio jaramonik egiten eta eta honen arrazoia zera da, birusak edo trojanoak. Internet-en sartzerakoan, erabiltzaileei irakatsi zaie kontu handiz ibiltzeko.

Honen ondorioz, erabiltzaileek bilatu behar dutena bilatzen dute eta ez diote spam, pop up eta banner-ei jaramonik egiten badaezpada, behintzat jende gehiena jarrera hau hartzen du. Beraz gauzak horrela, esan daiteke publizitate mota honek ez daukala izan ahal zuen penetrazioa eta guztia da internet-en zirkulatzen duten birus eta trojanoen erruagatik.

Gainera (eta hau da nik uste dudana) publizitatea interneten arrakasta lortzeko, zuzenean helbide jakin bat izan beharko luke, hau da publizitatea zabaltzeko web-gune propioak. Zeren eta gauzak horrela, publizitateari ez zaio jaramon handirik egiten, erabiltzaileek zuzen zuzen bilatzen ari direna begiratzen dute, beste guztia erabat baztertuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario