viernes, 24 de abril de 2009

Inkestaren emaitzak (post-test)


Gaur zuek burututako post-testaren emaitzak aztertu beharko dituzue.

Orokorrean zein izan da kanpainaren inpaktu globala?
Gogoratzen da? Markarekin erlazionatzen da? Ulertzen da? Gustagarria da?
Zeintzuk izan dira iragarkiaren puntu indartsuak eta ahulak?
Post-testaren emaitzak ikusita, kanpaina hobetzeko pistaren bat bururatu zaizu?

Orokorrean iragarkia gogoratua izan da, esan daiteke kobertura altua izan duela. Inkestatuen artean, bakarrik bik ez dute iragarkia gogoratu eta batek ikusi ere egin ez duelako izan da. Beraz, esan dezakegu iragarki hoenk inpaktu altua izan duela.

Gogoratu dutenen artean (ia guztiek) ez dute laguntzarik behar izan, nahiko arin eta erraz gogoratu eta azaldu didate. Guztiei iragarki originala eta entretenigarria iruditu zaie. Hala ere gehienek zihurtatu didate iragarkia gogoratzen zutela Fernando Alonso agertzen delako, kirolaria aipatuta iragarkia gogoratzen zuten.

Honen ondorioz, Fernando Alonso protagonista dela eta guztiek automatikoki erlazionatu dute renault markarekin. Iragarkia ulertzeko erraza eta gustokoa izan dute guztiek.

Iragarkiak duen puntu indartsua argi eta garbi dago Fernando Alonsoren imagina izan dela. Alonso iragarkiaren protagonistatzat edukita, berehala inkestatu guziak Renault markarekin erlazionatu dute. Gainera, Alonso kirolari ospetsua eta onenetarikoa kontsideratua dago Formula 1-ean eta beraz harrera ona sortarazten du.

Honen ondorioz Renault (iragarlea) bere iragarkia gogoraraztea lortzen du eta era berean harrera ona izatea. Nire ustez puntu oso indartsua zeren eta honekin expektatiba altuak egin daitezke eta inpaktu altua espero.

Ahulgunea, izatekotan, insertsioetan egongo litzateke. Iragarki idealaren bila joango bagina insertsio gehiago jarri beharko genuke eta seguraski horrela kobertura %100 izango litzateke. Gelditu zaizkidan bi pertsona horiek seguraski horrela ikusiko luketeela.

Hala ere orokorrean eta post-testa egin ostean emaitzak onak izan direla esan dezakegu, oso onak. Kanpaina hau obetzeko egingo nukeen gauza bakarra ahulgune hori betetzearekin konponduko genuke. Iragarkia interesgarria, harrera ona izan du, gogoratua izan da orokorrean... insertsio gehiago sartuko nituzke, horrela seguraski 100% kobertura lortuko nuke.
Hala ere %80 gelditu nahiz, ez dago bat ere gaizki.

sábado, 18 de abril de 2009

Inkesta


Inkesta: Renault

1.-
Adina:
Sexua:

2.- Autoak gustatzen al zaizkizu? Bai Ez

3.- Azkenaldi honetan kotxe markaren bat ikusi al duzu telebistan iragarrita?zein? (ez badu gogoratzen lagundu, horrela ez bada ere, hemen bukatutzat emango da)

4.- Ze mezu zabaltzen du?

5.- Eta zer adierazi nahi izan da iragarki honekin?

6.- Zein famatu agertzen da?

7.- Zein da iragarkiaren marka?

8.- Adierazi 1 – 10era. (1 ez nago batere ados eta 10 guztiz ados nago)
*gustokoa izan dut
*entretenigarria da
*originala izan da
*famatua gustokoa dut
*zabaldutako ideia era egokian zabaltzen du
*ulertzeko erreza

9.- Irudi ona edo positiboa zabaltzen al du iragarki honek?

sábado, 11 de abril de 2009

Web 2.0

Hurrengo bideo honetan web 2.0-ri buruzko ekarpenak azaltzen dira. Mundu informatikoan izan duen iraultza eta ekarriko duen guztia. Gainera, azaltzen digu nola teknologia berri honek ohiko publizitatea arriskuan jartzen duen.





viernes, 3 de abril de 2009

POST-TEST 1/2

Gaur, proposatutako post-test-a eginten hasteko edo hasiera emateko Renault-en telebistarako egin duen iragarki berria aukeratu dut. Iragarki hau Fernando Alonso du protagonista nagusia eta oso originala da.

Post-testa publizitate kanpainaren mezuaren inguruan egiten den hausnarketa da, proposatutako helburuak noraino lortu ditugun jakiteko. Kontrol hau kanpaina airean dagoen bitartean eta kanpaina bukatu ostean egiten da.

Iragartzen den produktua kotxea edo autoa da, zehatzago esanda, Renault Laguna. Iragarkiaren iraupena 30"-koa da.

Lehen esan dugun bezala targeta gizonak eta emakumeak dira, 25-50 urte bitartekoa eta erdi-erdi mailako jendea eta erdi-altu klaseko jendeari zuzendutakoa da. Renault autoa duten eta baita ez duten erabiltzaileei zuzendutakoa. Post-testa bide honetan bideratuko dugu baita ere.

Iragarki hua aukeratzeko arrazoi nagusia gustoko izan dudala da eta gainera gustokoa dudan sektorean ibiliko naiz, hau da , autoetan. Honen ondorioz, uste dut lana hobeto eta gustora eramango dudala.







Renault
Agencia: Publicis Comunicación EspañaAnunciante: RenaultProducto: AutomóvilMarca: Renault LagunaSector: AutomociónContactos del cliente: Juan Francisco Gómez y Alaitz GarinDirectores generales creativos: Marcelo Vergara, Fabio Mazía y Santiago LuceroDirector creativo ejecutivo: Nacho OñateEquipo creativo: Ana González y Clara BozaProducer: Gustavo SamaniegoDirector de cuentas: Daniele CiciniSupervisor de cuentas: Iván EsquerEjecutiva de cuentas: Rosario GarcíaPlanificación estratégica: Nuria SerranoProductora: AgostoRealizador: Belén GayánProductor ejecutivo: Rafael MontillaProducers: Toni Moreno y Víctor MataPost producción: El RanchitoEstudio de sonido: SonodigiMúsica: La CremAgencia de medios: OMDPieza: Spot TV 30"Título: 'Superstar'


Ikerketa hoenkin hainbat gauza lortu nahi ditut printzipioz, hala nola: iragarkia gogoratzen duten, ze punturarte gogoratzen duten, ea markarekin lotzen duten, iragarkiari buruzko iritzia, pertsonai famatuari buruzko iritzia...
Horretarako hainbat bariable erabiliko ditut. Hasieran galdera orokorrak sailkapen bat egiteko, gero kanpainaren inpaktua neurtzeko galdetuko dut ea gogoratzen duten, ze punturaino gogoratzen duten... honen ostean mezuaren inpaktua neurtzeko galdetuko dut ea mezua gogoratzen duten. Ondoren, detalletan zentratuko naiz apur bat (ea famatua gogoratzen duten, off ahotseko hitz jokoak...)

Azkenik, ulerkuntza eta pertsepzioa adierazi dezaten, eskaladun galderekin adieraziko dut, batetik hamarrera. Eta kanpainiaren iritzi laburra pare bat edo hiru galderen bitartez.