martes, 17 de marzo de 2009




2. zatia: esperimentua
Sare sozialak, definizioz, munduko pertsona guztiak konekatuta egon gaitezkeen ideian oinarrituta daude. Zuk lagun bat duzu, eta lagun honek beste lagun batekin konektatzen zaitu, eta hirugarren honek laugarren batekin… bukaera ez duen segida batean. Hala ere, izan daiteke “lehen” lagun horren beharra gabe ere sare birtual bat osatu ahal izatea. Erabiltzaile honek egin duen moduan, Facebook esperimentu bat proposatzera natorkizu. Profil faltsu bat sortuz astebetean zenbat “lagun” lortu ditzakezun probatu beharko duzu. Nola egin?
- Sortu profil faltsua: izena, datuak eta argazkia, zurekin zerikusirik ez dute izango. Benetako email helbide bat behar denez, email berri bat egin dezakezu ere. Profil interesgarri sortzea komeni da, noski.
- Has zaitez lagun eskaerak eginez. Hori egiteko dagoeneko ezagutzen dituzuenengana jo dezakezu (zure benetako identitatea errebelatu gabe, noski), bilatzailean jendea bilatu dezakezu, talde desberdinetako partaideei eskaerak bidali ahal dizkiezu…
- Saia zaitez 100 eskaera egiten.
- Itxaron ezazu astebete, eta datorren ostiralean, honen inguruko hausnarketa bat eskatuko dizut.
- Esperimentua bukatuta, profila borratu dezakezu.
ZORTE ON!
Facebook esperimentua bukatutzat emango dugu. Astebetez lagunak “biltzen” ibili zara. Kontaketa egiteko momentua ailegatu da. Zenbat lagun lortu dituzu? Nola? Zuzenean, lagunen lagunen bitartez, espontaneoki zugana jo dutelako… Zer nolako aplikazioak erabili dituzu? Profila, taldeak, kausak, marketplace, argazkiak, estekak…

Esperimentuaren nondik norakoez hitz egiteko garaia da. Gure esperientzia honek zenbaiteraino jartzen ditu kolokan sare sozialen inguruko ideiak, hau da, beren indarra dagoeneko elkar ezagutzen duen jendearen arteko loturetan dagoela? Zer nolako zalantza etikoak sortzen dizkizute tresna berri hauek? Posible ikusten duzu interneteko sare sozialetan bakarrik oinarritutako marketing kanpainarik, hau da, medio nagusiagoetan (hots, telebistan) agertu gabe? Horrelakorik ezagutzen duzu?



*Aste bat pasa eta gero, eta 80 eskaera inguru egin ostean 55 lagun lortu ditut. Perfila sortu baino lehen pare bat gauza pentsatu nituen, perfilak arrakasta izan zedin. Lehenik eta behin Espainiar estatuko hiribukoa izango nintzela pentsatu nuen, Madrilekoa eta Madrilgo Unibertsitate Konplutensekoa nintzela. Gainera neska baten perfila sortu nuen Monika deiturikoa.


Internetetik ateratako bi argazki jarri nituen, modelo ezezagun batena, hau da, neska polit eta dotore batena. Jakin dakigunez sare sozial hauetan argazkia da begiratzen den lehenengo gauza eta nik nere kasuan argazki erakargarri bat aukeratu nuen. Gauzak horrela, Komplutenseko ikasleak diren pertsonei eskaerak bidaltzen hasi nintzen (batez ere mutilei eta ez dago zertan zergatia esan beharrik uste dut). Esan dudan bezala 80tik gutxi-gora-behera 55 lortu ditut. Lagunak egiten joan naizen einean lagun hauen lagunen eskaera asko ere izan ditut. Beste lagun batzuk eskuratzeko ere taldeetan sartu naiz hala nola; Pacha (discoteca), Sunset (diskoteca), me gusta el sexo... eta horrelako taldeetan. Honen ondorioz, talde hauetatik ateratako lagun eskakizunak izan ditut. Herraminta hauen bitartez lortu ditut lagun hauek.


Argi eta garbi dago sare sozial hauen indarra elkar ezagutzen duen jendearen arteko loturetan dagoela. Horregatik marketing biralak izan dezakeen indarra oso handia da.

Ez ditut zehatz mehatz inolako kanpainarik ezagutzen soilik sare sozialetan egin zitekeenik baina oso posiblea ikusten dut ibilbide hori. Hala ere, sare hauetan, zerbait helburu ekonomiko edo marketing-a dela susmatzen denean, erabiltzaileak errefusatzen du beraz, promozioa baino gehiago zeure produktua ezagutaraztera eman dezakezu beste era batera. Marketing birala adibidez ona bada, deigarria, ez du zertan marketing-a dela usaindu behar eta horrela arrakasta izan dezake. Azken finean, bai uste dudala sare hauek plataforma onak direla marketing modu berriak erabiltzeko eta zabaltzeko eta marketing mundu berri bat irekitzeko webguneak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario