viernes, 24 de abril de 2009

Inkestaren emaitzak (post-test)


Gaur zuek burututako post-testaren emaitzak aztertu beharko dituzue.

Orokorrean zein izan da kanpainaren inpaktu globala?
Gogoratzen da? Markarekin erlazionatzen da? Ulertzen da? Gustagarria da?
Zeintzuk izan dira iragarkiaren puntu indartsuak eta ahulak?
Post-testaren emaitzak ikusita, kanpaina hobetzeko pistaren bat bururatu zaizu?

Orokorrean iragarkia gogoratua izan da, esan daiteke kobertura altua izan duela. Inkestatuen artean, bakarrik bik ez dute iragarkia gogoratu eta batek ikusi ere egin ez duelako izan da. Beraz, esan dezakegu iragarki hoenk inpaktu altua izan duela.

Gogoratu dutenen artean (ia guztiek) ez dute laguntzarik behar izan, nahiko arin eta erraz gogoratu eta azaldu didate. Guztiei iragarki originala eta entretenigarria iruditu zaie. Hala ere gehienek zihurtatu didate iragarkia gogoratzen zutela Fernando Alonso agertzen delako, kirolaria aipatuta iragarkia gogoratzen zuten.

Honen ondorioz, Fernando Alonso protagonista dela eta guztiek automatikoki erlazionatu dute renault markarekin. Iragarkia ulertzeko erraza eta gustokoa izan dute guztiek.

Iragarkiak duen puntu indartsua argi eta garbi dago Fernando Alonsoren imagina izan dela. Alonso iragarkiaren protagonistatzat edukita, berehala inkestatu guziak Renault markarekin erlazionatu dute. Gainera, Alonso kirolari ospetsua eta onenetarikoa kontsideratua dago Formula 1-ean eta beraz harrera ona sortarazten du.

Honen ondorioz Renault (iragarlea) bere iragarkia gogoraraztea lortzen du eta era berean harrera ona izatea. Nire ustez puntu oso indartsua zeren eta honekin expektatiba altuak egin daitezke eta inpaktu altua espero.

Ahulgunea, izatekotan, insertsioetan egongo litzateke. Iragarki idealaren bila joango bagina insertsio gehiago jarri beharko genuke eta seguraski horrela kobertura %100 izango litzateke. Gelditu zaizkidan bi pertsona horiek seguraski horrela ikusiko luketeela.

Hala ere orokorrean eta post-testa egin ostean emaitzak onak izan direla esan dezakegu, oso onak. Kanpaina hau obetzeko egingo nukeen gauza bakarra ahulgune hori betetzearekin konponduko genuke. Iragarkia interesgarria, harrera ona izan du, gogoratua izan da orokorrean... insertsio gehiago sartuko nituzke, horrela seguraski 100% kobertura lortuko nuke.
Hala ere %80 gelditu nahiz, ez dago bat ere gaizki.

No hay comentarios:

Publicar un comentario