domingo, 10 de mayo de 2009

Iragarkien elementuak

Klasean 10 spot aztertu ditugu, bakoitza elementu desberdinetan deskonposatu ostean. Argumentuen natura, umorearen erabilera, musika, ospetsuen erabilera, ahotsak… Bete duzun taulari begira, eta jakinda 10 spot ez dela lagin handia, iragarri daiteke joera nagusirik gaur egungo iragargintzan? Bat egiten al du joera horrek klasean azaldutakoarekin? Zerbaitek deitu du zure atentzioa?





Ikusitako iragarkiak:





- Lay’s (La bolsa de la suerte)
- Honda (Ecodesafieinsight)
- Radical (Massive Attack)
- Tesoro Publico (Letras)
- Castilla y León (Tierra de sabor)
- Mecedes-Benz (chocolate)
- Repsol (Gloria)
- Beate Uhse (Child lock)
- Ford (Concesionario)
- Orange (Una y no más)





Iragarkiak aztertu eta gero, argi dago telebista iragargintzan musika eta gizonezko over ahotsa erabiltzearen tendentzia dagoela. Iragarki ia guztiak musika erabiltzen dute. Musikak erritmoa, bizitza eta bizitasuna ematen dio iragarkiari, bai fondoko musika edo baita abesti nagusia izanda ere. Bestalde gizonezko over ahotsa suposatzen dut nolabaiteko tonu fidagarria, sinisgarria gehitzen diola iragarkiari.



Beste alde batetik, aipatu beharra dago gaur egungo iragarkiak ez direla bat ere didaktikoak. Noski iragarkiak saltzeko helburuarekin egiten dira eta ez ezer irakasteko. Ikusitako iragarkietatik bat ere ez da izan didaktikoa.



Umorearen erabilera ez dago oso irekia. Nik esango nuke umorea erabiltzea nahiko zaila delako. Benetan iragarki bat umore ona izatea nahiko zaila da eta iragarki asko eta asko umore txarra erabiltzeagatik gorrotatua izaten da askotan. Hau dela eta, ez da gehiegi erabiltzen nire ustetan behintzat.



Ospetsuen erabilera eskasa da. Behin baino gehiagotan aipatu dugu klasean gutxi gora behera famatuen erabilera iragarkietan %10-20 dagoela. Egia esan famatuen erabilera nire ustez txikia da bai, %20koa baino txikiagoa esango nuke nik. Eta erabiltzerakotan gehienetan gizonezkoak dira,aktoreak eta kirolariak. Emakumeen kasuan, aktoresa edo modeloak izaten dira.



Azkenik, aipatu behar dugu ezbaida gehien sortzen duen elementua: emozionala edo arrazionala? Iragarki gehienak mixtoak dira, hala ere, emozionala erabiltzearen tendentzia hedatuagoa dago. Iragarki arrazional gero eta gutxiago ikusten ditut telebistan eta normala da. Nire ustez, gaur egun arrazoiekin ez zara besteengandik desberdintzen, ez duzu ezer lortuko, beste zerbait eskaini behar da. Gaur egun produktu guztiak antzekoak dira eta gainera asko daude. Beraz ezin dezakezu arudio arrazionalekin hasi zeren eta besteek berdina edo antzekoa eskaini dezakete. Desberdintzeko bihotza hunkitu behar da, ez burmuina. Indar gehiago dauka emozioak arrazionaltasuna baino hori argi eta garbi dago. Esan dudana argitzeko adibide bat jarriko dut.

Autoen merkatuan adibidez, denetariko autoak daude: merkeak, garestiak, deportiboak, handiak, txikiak...eta horretariko kualidade bakoitzeko milaka marka ezberdinetakoa. Beraz, iragartzerako momentuan ezin dezakezu esan autoa merkea dela ze beste horrenbeste merke eta kualidade antzekoekin egongo dira (adibide bat jartzearren). Honen ondorioz, markari beste zerbait erantsi behar zaio, bihotza hunkitu, sentimendu bat sortu, imagina bat. Honela nire ustez ezberdintzeko aukera erreal bat egon badago. Jendea gaur egun emozioz gidatzen da ez ditu gauzak era arrazionalez pentsatzen erosterako momentuan eta beraz, nire ustez hori da ustiatu behar den bidea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario