domingo, 24 de mayo de 2009

Publizitate sexistari begira













Publizitate sexistarik egiten al da gaur egun? Ohikoa da? Erraz igartzen diogu? Klasean ikusitako 15 iragarkiak Emakundek proposatzen dituen publizitate sexista antzemateko irizpideekin erkatu ditugu. Aleatorioki aukeratutako iragarki horietan sexismorik ikusten al da, neutroak dira edota praktika onak bultzatzen dituzte?








Klasean ikusitako 13 iragarkiak gehi nire kabuz hartutako 2, hauxek dira:


- Gallina Blanca (rico riquísimo)


- LMN


- Intel


- SIMYO


- Euskaltel (erótico)


- Euskaltel TV


- Orangina


- Caja Granada


- Chanel


- Bancaja


- Canal plus (fútbol)


- Coca Cola


- Trina


- Adidas (Zidane)


- McDonals





Klasean iragarki guzti hauek ikusi ostean eta nahikotxo eztabaidatu ondoren, ikusi dugu gehiengo iragarkiak neutroak direla, hau da, ez dute praktika onak ezta txarrak bultzatzen (beti ere emakunde elkartea proposatzen dituen irizpideak kontuan hartuz). Nik pertsonalki, ikusitako iragarkietan ez dut inolako praktika txarrarik ikusten, ezta emakundek salatuko lituzkeen horietan.





Nire ustez, emakunde elkarte hau zorrotzegi jokatzen du. Irizpide hauen inguruan jokatzen dute: kontu hauek salatzekoak izango ziren beraien ustetan:


- anuncios que limitan los espacios y las epectativas de las mujeres.


- anuncios que muestran a las mujeres como seres subordinados de los hombres.


- anuncios en los que las labores domésticas aparecen como exclusivas de las mujeres.


- anuncios que parodian las labores que se realizan en el hogar.


- anuncios en los que el cuerpo o una parte del cuerpo es comparado con el objeto que se promociona sin que guarden relación alguna.


- anuncios en donde la opinión experta aparece exclusivamente en voces de hombres.


- anuncios donde se sobrevalora la belleza de las mujeres sin justificación alguna.


- anuncios en los que se utiliza el género masculino para referirse a ambos sexos excluyendo e invisibilizando a las mujeres: hombre, hijo, los, niño...





Irizpide hauek horrela irakurrita, ondo daudela dirudi, egiten dutena onuragarria dela gizarte berdintsuago bat eratzeko. Hala ere eta beti nire uste apalean, praktikan jartzean, radikalegiak dira eta ikusten dute zeozer, ezer ez dagoen lekuan.

Ikusitako iragarkietatik bi aukeratu ditut. Beste guztiak neutroak edo praktika ona praktikatzen zuten, beraz, hauek eztabaidatik kanpo geratu dira. Adidas eta Canal Plus-ekoak dira eztabaidagarrienak. Bi iragarki hauek emakundek proposatutako irizpide batekin topo egingo luke. Emakundek zera dio: "se denunciaran anuncios donde se limitan los espacios y espectativas de las mujeres". Baliteke beste honen kontra joatea ere: "se denunciaran anuncios en los que se utiliza el género masculino para referirse a ambos sexos excluyendo e invisibilizando a las mujeres: hombre, hijo, chico... Bi iragarki hauetan protagonista guztiak gizonak dira eta ez da inolako emakumerik agertzen eta ezta mentziorik egiten. Gainera Canal Plus-eko iragarkian bakarrik gizonei egiten dio erreferentzia "sientales", "calmales"...etabar.
Lehen aipatu dudan moduan, emakunde radikalegia iruditzen zait askotan eta adibidez bi iragarki hauekin ere. Egia da gizonak agertzen direla bakarrik eta badaudela emakume nahikotxo futbola jarraitzen dutena eta gustatzen zaiena. Hala ere, nire ustez iragarki hauek target bat definitu dute eta berari zuzentzen da, besterik ez.

Seguraski Canal Plus eta Adidas-en kontsumitzaile gehienak gizonak dira eta oraingo honetan beraiei zuzendu nahi izan da. Beraz, hemen salaketa adibidez lekuz kanpo ikusten dut. Ez dut uste iragarki hauek horrela egituratu direla apropos emakumeak gutxiesteko, ezta pentsatu ere.

Beste aldetik, argi utzi nahi dut Emakunderen lana goraipatzen dudala baina ezin dira hain zorrotzak izan. Badaude iragarki asko eta asko egia esan emakumea gutxiesten dituztenak (dolce & gabana edo media mark-ekoak). Hauek argi eta garbi matxismo aztarnak dituzte. Iragarki mota hauen aurrean noski salaketa jarrera hartzen dudala. Baina berriz ere diot, askotan ez dagoen lekuan zerbait ikusten dutela eta nire ustez ez da horrela izaten, jarri ditudan bi adibideen kasu dira adibidez.








Azkenik, nire ustez onena elkarte ezberdinetako pertsona batzuk (eta ez bakarrik emakumezkoak, sexu bietakoak, adin ezberdinetakoak, gizarte maila ezberdinekoak…) talde batean elkartu eta zalantzakorrak diren iragarki horiek aztertzea izango litzateke onena. Autokontrol bezalako elkartea bezala baina kontu hauek tratatuko lituzkeenak esklusiboki.

Era berean, kontziente naiz proiektu hau aurrera eramatea nahiko zaila izango litzatekeela, mundu perfectuaren eredua izango litzeteke nolabait.

No hay comentarios:

Publicar un comentario