lunes, 18 de mayo de 2009

Publizitatearen mugak

Klasean publizitatearen efektu “kolateralez” aritu gara. Hain zuzen efektu sozial extra-publizitario hauek direla eta, publizitatearen gaineko kontrola zorrotza da, batez ere Europari dagokionez. Irakurri ezazu Los límites de la publicidad artikulua eta erantzun hurrengo galderei, klasean komentatutakoa kontuan izanda.



1) Zergatik da kaltegarria iragarki bati egindako salaketa, salaketa horrek funtsik ez duenean ere?



Lehengo eta behin, salaketa bat iragarlearen irudi txarra suposatzen du edo dakar. Gainera iragarkia hedabideetatik kanporatzen da eta galera izugarriak dakartza zeren eta badakigu iragarki bat medio masiboetan iragartzea dituen kostu altuak.

Hala ere, gauza hauek kontuan izanda ere, baliteke iragarkia mugatik kanpo egitea nahita. Horrela salaketaren bitartez iragarkia (eta era berean marka) ospea hartu dezake eta errentagarria izan bide hau.


2) Publizitatean murrizten dena, beste edukietan onartuta dago, sexua eta biolentzia kasu. Zer dela eta diskriminazio hau? Orokorrean, zergatik da legea zorrotzago publizitatearekin?



Publizitatearen munduan sexua eta biolentzia erabiltzen dira baina beti ikuslearen arreta erakartzeko eta beste edozer saltzeko, edozein gauza, gai horiekin zerikusirik ez duen edozer saltzeko. Hau ezin da onartu. Badaude iragarkiak non edukiak biolentziazkoak diren baina iragarki hauek biolentzia beraren kontra zuzenduta daude, beraz onartuak.


3) Egileak dioenez, iragartzea debekatuta dagoen hori saldu daiteke. Nola ulertzen duzu paradoxa hau?



Kontraesan handia da baina horrelaxe da. Adibidez alkola edo tabakoa telebistan iragartzea guztiz debekatuta dago eta bi produktu horiek oso errez eros daitezke. Debeku horiekin lortu nahi dan gauza bakarra produktu horiek erostera ez bultzatzea eta helburua da produktu hauen salmenta gutxitzea dirudienez.




4) Zeintzuk dira auto-erregulazioaren abantailak iragarleentzat?



Iragarleak iragarkia ekoitzi baino lehenago, izango den iragarkiaren ideia aurkeztu dezake eta begi-ona izatekotan ideia aurrera eraman eta iragarkia ekoitzi dezake. Auto-erregulazioa autokontrol enpresa edo elkarteak darama. Autokontrol publizitateko arlo guztietako errepresentazioa dauka. Enpresak, agentziak, medioak eta elkarteak parte hartzen dute eta iragarkiak kaleratu baino lehen begi-ona ematen diote edo alde batera uzten dute.

Beraz, abantaila nagusia dirua aurreztea da edo inbertsioa segurua egitea da.


5) Publizitatearen profesioanala (izango) zarenez gero, non kokatzen duzu zeure burua? Protekzionismo osoaren muturrean (publizitate guztia estatuak erregulatuta) edo askatasun osoaren muturrean? Aldatuko zenuke iritziz hiritar sinplearen ikus-puntuan jarrita?



Argi dago ezin daitekela edozer gauza iragarri, beraz, ez dut askatasun osoa defenditzen baina bai askatasun handiaren alde nagoela. Honekin esan nahi dut sexu gordina eta biolentzia gordinatik aparte, beste guztiaren alde nagoela. Gakoa da, zer da niretzat sexu eta biolentzia gordina? eta zuretzat? mugak ez daude ezarrita eta beraz zaila da esatea non kokatuko nintzatekeen. Uste dut hiritarren eskubide guztiak defenditu behar direla eta horren barruan emakumeen eskubideak baina kaleratu ez diren iragarki asko eta asko machista izateagatik nik iragarriko nituzke. Beraz, esan daiteke kontu hau oso subjetiboa dela, batentzat muga hemen egon daiteke eta beste batentzat hurrunago.

Hala ere, Herrialde bakoitzak bere kultura bere legeak... ditu eta beraz publizistek gutxi gora behera badakite nondik dabiltzate mugak. Adibidez ikusi dezakezuen hurrengo bideoan, Europa aldean debekatuta egongo litzateke horrelako zerbait iragartzea hemengo legedia dela eta. Baina baliteke American edo Asiako zenbait herrialdetan, (Alemanian uste dut ere bai) zilegia izango litzateke.



No hay comentarios:

Publicar un comentario